Oarsoaldea Garapen Agentzia, Ermuko eta Kripaneko Udalak eta Donostiako Intxaurrondo Ikastola aarituak izan dira ASTEKLIMA 2025ean klimaren aldeko ekintzaren barruan ekimen onenak izan direlako

Gaur aintzatetsi zaie Oarsoaldea Garapen Agentziari, Ermuko eta Kripaneko Udalei eta Donostiako Intxaurrondo ikastolari ekimenik aipagarrienak izan baitira klimaren aldeko ekintzan eta trantsizio energetikorako bidean 2025eko  Euskadiko Klima eta Energiaren Astea-ASTEKLIMAn. Ekitaldian egon dira Irantzu Allende Trantsizio Energetikoko sailburuordea eta Josu Bilbao Ingurumeneko sailburuordea, biak Eusko Jaurlaritzaren ordezkari gisa.