Euskadik 2005etik aurrera % 38 isurketa gutxiago sortu ditu eta neutraltasun klimatikorako bidea sendotu du

Euskadi neutraltasun klimatikoa lortzeko bidean dago. Gaur aurkeztutako 2024. urteko Berotegi-efektuko gas (BEG) isurien inbentarioaren aurrerapenaren arabera, autonomia-erkidegoak 15,8 milioi tona CO₂ baliokide jaulki ditu, hau da, joan den urtean baino % 1 gutxiago eta 2005ean baino % 38 gutxiago. Bilakaera positibo hori hazkunde ekonomikoa eman den bitartean gertatu da, BPG % 2,2 hazi baita […]