Euskadiko Klima eta Energiaren Asteak –ASTEKLIMA 2022– udalerrien eta herritarren ekintza izango du ardatz
Herritar guztiei zuzendutako 200 jarduera inguru egingo dira irailaren 23tik urriaren 2ra bitarte EAEko lurralde osoan, energia- eta klima-trantsizioaren erronka herritarren agendan txertatzeko. ASTEKLIMAren hirugarren edizioa aurkezteko prentsaurrekoa Oñatiko Natur Eskolan (tokiko ekoberrikuntza klimatikoko proiektua) egin da, toki- eta udal-erakundeek energia- eta klima-trantsizioan duten inplikazioaren balioa agerian jartzeko ASTEKLIMAren esparruan, udalerriei eta eskualdeei klimaren eta […]