2030 Agendak aurrerapausoa eman du Euskadin, eta lan-eremu ireki bat izango du Zumaiena Ikastetxearen “2030 Baso Magikoa” proiektuarekin

“2030 Baso Magikoa” de Zumaiena Ikastetxea

• 2030 Agendak erakunde eta gizarte-eragile guztiei irekitako lan- eta lankidetza-eremu bat izango du. Bi urteko lan gogorraren ondoren, Zumaiena ikastetxeak “2030 Baso Magikoa” gogoetarako eta erkidegoko ekintzarako proiektu irekia aurkeztu du, gizarte-eraldaketako prozesuak sustatzeko asmoz. • “2030 Baso Magikoa”k ikastetxearen proposamen pedagogikoa ere eraldatu nahi du, natura-ingurunea curriculumean txertatuz. Horrela, ikasleek eremu berri bat […]