Donostiak, Bilbok eta Gasteizek zineari eta klimaren aldaketari buruzko KlimaFest jaialdia jasoko dute, Euskadiko Klima Aldaketaren II. ASTEKLIMA Astearen barruan
Martxoaren 23tik 26ra, ekoiztu berri diren film dokumentalak proiektatuko dira Bilboko Golem–Alhondiga, Gasteizko Florida eta Donostiako Antzoki Zaharra zine-aretoetan. Sarrera doakoa izango da, eta gonbidapena leihatilan jaso beharko da, bihartik, hilaren 11tik, aurrera. Inaugurazio jardunaldia martxoaren 23an izango da, 20:00etan, Bilboko Azkuna Zentroko auditoriumean. “Metamorphosis” filma proiektatuko da, suntsitzen ari garenari buruzko Nova Ami eta […]