Ihobe erakunde publikoak 50 mila eurorekin lagunduko ditu herritarrak klima-aldaketaren inguruan sentsibilizatzen dituzten ekintzak

Ihobe erakunde publikoak diruz lagunduko ditu Udalsarea 2030 sareko udalek eta tokiko erakundeek ASTEKLIMA- Euskadiko Klima Aldaketaren Astea 2020 ekimenean zehar herritarrak berotze globalaren inguruan sentsibilizatzeko gauzatuko dituzten ekintzak. Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak antolatuko duen aste hori martxoaren 21etik 29ra bitartean egingo da. Diru-laguntzen deialdi horretako aurrekontua 50 mila eurokoa da. Bigarrengo Euskadiko […]