Euskadiko Klima Aldaketaren lehen Asteak (Asteklima) ehun jarduera inguru eskainiko ditu herritar guztientzat
Klima-aldaketaren aurkako borroka herritar guztiei eskainitako erakusketa, tailer eta mikrotopaketa batzuetan gauzatuko da Euskadiko berrogeita bederatzi udalerri ingurutan. Ihobek (Eusko Jaurlaritzaren ingurumen-kudeaketarako sozietate publikoak), Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak, beste erakunde batzuekin batera (hala nola URA-Uraren Euskal Agentzia, Visesa, AZTI, Neiker, Tecnalia, Aclima klusterra, Itsas Mater Museoa, BC3, Iberdrola, Ecodes, Ekoetxea ingurumen-zentroen sarea, Kristina Enea Fundazioa etaUNESCO-Etxea) ia ehun ekimen antolatuko dituzte gizartea arazo […]