Asteklima 2024

Klima Azoka, euskal gizartea klimaren alde mobilizatzeko azoka ibiltaria

deco-bandas

Ordutegia

Lekua

Erakunde antolatzailea

Kolaboratzaileak

Publikoa

Hizkuntza:
Euskera/ Gaztelera

Tresna ludikoen bidez, hainbat gai landuko dituzte bisitariek, hala nola: klima aldaketa zer den eta horri aurre egiteko ekiteak duen garrantzia; etxebizitzetan nola joka daitekeen; mugikortasuna, aisialdia eta kontsumoa; nire udalerriak zer egiten duen; eta norbanakoaren konpromisoa. Azokak sei karpa ditu, hainbat jolasekin, eguneroko bizitzaren hainbat alderdiri eta klima aldaketan duten eraginari buruz sentsibilizatzeko. Azken helburua da bisitariek erronka bat hartzea eta ekintzaren batekin konprometitzea. Konpromisoa betetzea errazteko, aplikazio mugikor bat garatu da, pertsona bakoitzari ohiturak aldatzen lagunduko diona hurrengo 21 egunetan. ASTEKLIMA AZOKA karpetako gaiak Klima aldaketa zer den eta EKINTZAren garrantzia. Nola jokatu nire ETXEBIZITZAn. Nola MUGITZEN garen. Nola jokatu nire AISIALDIAN eta KONTSUMITZEAN. Life Urban Klima proiektua zer den eta nire UDALERRIA nola jokatzen ari den. ZUK ZER egingo zenuke? Konprometitu zaitez aldaketa ekintzaren batekin.

Beste ekitaldi batzuk