Euskal Autonomia Erkidegoko gazteak mobilizatzea klima erronkei eta horien ekintza gaitasunari aurre egiteko, film laburren lehiaketa baten bidez.
Lehiaketa hau, hain zuzen, teknologia berrien bidez ikus-entzunezko sorkuntza hedatzera bideratuta dago, ikus-entzunezko sortzaile gazteen talentuari esker, larrialdi eta ekintza klimatikoa ezagutarazteko modu berriak aurkitzeko asmoz.
Horretarako, honako gai hau ezarri da: “Ekintza klimatikoa. Zer ekintza egin ditzakegu klima aldaketari aurre egiteko?”, non positiboki baloratuko den ekiten hasteko, klima aldaketa arintzeko eta espero diren inpaktuetara egokitzeko baliagarriak izango diren motibazio mezuak txertatzea.
18 eta 30 urte bitartean izatea eta EAEn bizitzea, 2023ko irailaren 29an.
Epaimahai bat egongo da, eta hura arduratuko da film labur onenaren saria emateaz: 1.500 €. Era berean, edizio honetan jasotako film laburrik onenak aukeratu, eta emanaldia egingo da. Eta horiek izango dira publikoaren saria jasotzeko hautagaiak.