{"id":7771,"date":"2021-10-21T08:30:11","date_gmt":"2021-10-21T07:30:11","guid":{"rendered":"https:\/\/asteklima.eus\/?p=7771"},"modified":"2021-10-21T09:56:04","modified_gmt":"2021-10-21T08:56:04","slug":"asteklima-2021-ekimenak-trantsizio-energetiko-eta-klimatikoaren-erronka-hurbildu-die-euskaldunei-200-jarduera-baino-gehiagorekin","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/asteklima.eus\/eu\/asteklima-2021-ekimenak-trantsizio-energetiko-eta-klimatikoaren-erronka-hurbildu-die-euskaldunei-200-jarduera-baino-gehiagorekin\/","title":{"rendered":"ASTEKLIMA 2021 ekimenak trantsizio energetiko eta klimatikoaren erronka hurbildu die euskaldunei 200 jarduera baino gehiagorekin"},"content":{"rendered":"<h5>\u00b7Euskadiko Klimaren eta Energiaren Astearen bigarren edizioan 61 udalerrik, mankomunitate batek eta administrazio-batzorde batek hartu dute parte, elkarteez eta sektore pribatuaz gain.<\/h5>\n<h5>\u00b7PreCOP26 \u2018Urban Klima 2050: Euskadin egokitzapena finantzatzeko eragile anitzeko lankidetza\u2019 ekimen ofizialak 300 ikus-entzule baino gehiago izan zituen eta klima-aldaketaren inguruko Euskadiko proiekturik handienaren aurrerapenak azaldu zituen.<\/h5>\n<p>Irailaren 24tik urriaren 3ra bitartean, klima-ekintzak Euskadiko izkina guztiak bete dituzte <a href=\"\/\">ASTEKLIMA<\/a>Klima eta Energiaren Astearen bigarren edizioaren baitan. 61 udalek, mankomunitate batek eta administrazio-batzorde batek hainbat elkarterekin eta sektore pribatuarekin batera hartu duten klima-ekintzarekiko konpromisoari esker, posible izan da ia 200 jarduera antolatzea \u2014lehenengo edizioan 64 izan ziren\u2014; eta jarduera horietan, herritarrek bere egin dute kanpainako leloa: \u2018Ekintza oro, txikia bada ere, garrantzitsua da\u2019.<\/p>\n<p><iframe title=\"ASTEKLIMA 2021, la Semana del Clima y la Energ\u00eda de Euskadi\" width=\"800\" height=\"450\" src=\"https:\/\/www.youtube.com\/embed\/OSb30Uxw7lg?feature=oembed\" frameborder=\"0\" allow=\"accelerometer; autoplay; clipboard-write; encrypted-media; gyroscope; picture-in-picture\" allowfullscreen><\/iframe><\/p>\n<p>Tailerren, hitzaldien, interpretazio-txanden edo jolasen moduko jardueren eskaintza zabalaren artean, euskal herritarrek klima-aldaketak dakartzan erronketan sakondu ahal izan dute, eta trantsizio energetiko eta klimatikoaren erronkari aurre egiteko tokitik ekiteak duen garrantzia ulertu ahal izan dute.<\/p>\n<p>ASTEKLIMA 2021 ekimeneko agendan mugikortasun jasangarrirako lekua egon da, esate baterako, honako proposamen hauekin: Bilboko Areatzako pasealekua zeharkatu zuen Bridgestone IV. Herri Bizikletaldi Solidarioa; \u20182030 Baso Magikoa\u2019 (Zumaiena Ikastetxearen ekimena, naturaren eta jasangarritasunaren balioetan oinarritua; ikasteko, elkartrukatzeko eta hezkuntza-jarduerarako toki bat lortzeko xedearekin) bezalako hezkuntza-proiektuak; biodibertsitateari, urari eta klima-aldaketaren kontrako herri-ekimenei buruzko tailerrak; txangoak eta ibilaldiak gure ingurua ezagutu eta ulertzeko; edo antzerkia, ipuin-kontalariak eta horma-irudiak bezalako kultura-proposamenak.<\/p>\n<h5>PreCOP26 ekimen ofiziala<\/h5>\n<p>ASTEKLIMAren bigarren edizioaren funtsezko <a href=\"https:\/\/www.youtube.com\/watch?v=vIeqHw1NXzU\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">jardueretako bat \u2018Urban Klima 2050: Euskadin<\/a> egokitzapena finantzatzeko eragile anitzeko lankidetza\u2019 nazioarteko jardunaldia izan da, irailaren 30ean egin zena Bilboko Euskalduna Jauregian. Saio hibrido batean \u2014aurrez aurrekoa eta online\u2014 300 ikus-entzule baino gehiagok, <a href=\"https:\/\/urbanklima2050.eu\/es\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">LIFE Ip Urban Klima 2050<\/a>Europako proiektuaren aurrerapen nagusiak ezagutzeko aukera izan zuten. Proiektu hori datozen urteetarako Euskadiko klima-ekintzako ekimenik handiena da.<\/p>\n<p>Jardunaldia PreCOP26 All4Climate-Italy 2021 programa ofizialaren parte izan zen, Klimaren Gailurraren gelaurrea. Aurten, Glasgowen egingo da, urriaren 31tik azaroaren 12ra bitartean. Jardunaldi horretan, Eusko Jaurlaritzak bere ibilbide-orrian, Basque Green Deal, jasotako klima-aldaketaren ondorioak arintzeko eta klima-aldaketara egokitzeko konpromisoak berretsiko ditu. Ibilbide-orri hori garapen ekonomiko justu eta jasangarri baterako eredu bat da eta industria eta teknologia ditu oinarrizko palanka gisa.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>\u00b7Euskadiko Klimaren eta Energiaren Astearen bigarren edizioan 61 udalerrik, mankomunitate batek eta administrazio-batzorde batek hartu dute parte, elkarteez eta sektore pribatuaz gain. \u00b7PreCOP26 \u2018Urban Klima 2050: Euskadin egokitzapena finantzatzeko eragile anitzeko lankidetza\u2019 ekimen ofizialak 300 ikus-entzule baino gehiago izan zituen eta klima-aldaketaren inguruko Euskadiko proiekturik handienaren aurrerapenak azaldu zituen. Irailaren 24tik urriaren 3ra bitartean, klima-ekintzak [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":2,"featured_media":7770,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_acf_changed":false,"footnotes":""},"categories":[3],"tags":[],"class_list":["post-7771","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-uncategorized-eu"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/asteklima.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/7771"}],"collection":[{"href":"https:\/\/asteklima.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/asteklima.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/asteklima.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/2"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/asteklima.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=7771"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/asteklima.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/7771\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/asteklima.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/7770"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/asteklima.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=7771"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/asteklima.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=7771"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/asteklima.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=7771"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}