{"id":3108,"date":"2020-03-10T11:31:31","date_gmt":"2020-03-10T10:31:31","guid":{"rendered":"https:\/\/asteklima.eus\/donostia-bilbao-y-vitoria-gasteiz-acogeran-la-primera-edicion-de-klimafest-festival-sobre-cine-y-cambio-climatico-en-el-marco-de-la-ii-semana-de-cambio-climatico-de-euskadi-asteklima\/"},"modified":"2020-03-10T11:51:10","modified_gmt":"2020-03-10T10:51:10","slug":"donostiak-bilbok-eta-gasteizek-zineari-eta-klimaren-aldaketari-buruzko-klimafest-jaialdia-jasoko-dute-euskadiko-klima-aldaketaren-ii-asteklima-astearen-barruan","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/asteklima.eus\/eu\/donostiak-bilbok-eta-gasteizek-zineari-eta-klimaren-aldaketari-buruzko-klimafest-jaialdia-jasoko-dute-euskadiko-klima-aldaketaren-ii-asteklima-astearen-barruan\/","title":{"rendered":"Donostiak, Bilbok eta Gasteizek zineari eta klimaren aldaketari buruzko KlimaFest jaialdia jasoko dute, Euskadiko Klima Aldaketaren II. ASTEKLIMA Astearen barruan"},"content":{"rendered":"<ul>\n<li><strong>Martxoaren 23tik 26ra, ekoiztu berri diren film dokumentalak proiektatuko dira Bilboko Golem\u2013Alhondiga, Gasteizko Florida eta Donostiako Antzoki Zaharra zine-aretoetan. Sarrera doakoa izango da, eta gonbidapena leihatilan jaso beharko da, bihartik, hilaren 11tik, aurrera.<\/strong><\/li>\n<li><strong>Inaugurazio jardunaldia martxoaren 23an izango da, 20:00etan, Bilboko Azkuna Zentroko auditoriumean. \u201cMetamorphosis\u201d filma proiektatuko da, suntsitzen ari garenari buruzko Nova Ami eta Velcrow Ripper zinegile kanadarren poema bisuala.<\/strong><\/li>\n<\/ul>\n<p><img fetchpriority=\"high\" decoding=\"async\" class=\"alignright wp-image-3070\" src=\"https:\/\/asteklima.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/03\/Klimafest-N.png\" alt=\"\" width=\"500\" height=\"170\" srcset=\"https:\/\/asteklima.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/03\/Klimafest-N.png 4961w, https:\/\/asteklima.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/03\/Klimafest-N-300x102.png 300w, https:\/\/asteklima.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/03\/Klimafest-N-1024x348.png 1024w, https:\/\/asteklima.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/03\/Klimafest-N-768x261.png 768w, https:\/\/asteklima.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/03\/Klimafest-N-1536x522.png 1536w, https:\/\/asteklima.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/03\/Klimafest-N-2048x696.png 2048w\" sizes=\"(max-width: 500px) 100vw, 500px\" \/><\/p>\n<p>Donostiak, Bilbok eta Gasteizek, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak eta Ingurumen Kudeaketarako Ihobe Sozietate Publikoak Euskadiko Klima Aldaketaren II. Astearen, ASTEKLIMAren, barruan antolatutako <strong>KlimaFest<\/strong> zinemaldiaren lehen edizioa jasoko dute martxoaren 23tik 26ra. Programazioak duela gutxi ekoitzitako lau film dokumental biltzen ditu. Klimaren inguruko larrialdiaren hainbat alderditan jartzen dute arreta, planeta mailako dimentsioa duen arazo baten aurrean herritarrak sentsibilizatzeko eta mobilizatzeko. Saio guztietarako sarrera doakoa izango da, eta gonbidapena jaso beharko da, bihartik, hilaren 11tik, aurrera, dagokion leihatilan.<\/p>\n<p><img decoding=\"async\" class=\"alignright wp-image-3104\" src=\"https:\/\/asteklima.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/03\/APPROB_Metamorphosis_EPKweb1440x810_v01-300x169.jpg\" alt=\"\" width=\"450\" height=\"253\" srcset=\"https:\/\/asteklima.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/03\/APPROB_Metamorphosis_EPKweb1440x810_v01-300x169.jpg 300w, https:\/\/asteklima.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/03\/APPROB_Metamorphosis_EPKweb1440x810_v01-1024x576.jpg 1024w, https:\/\/asteklima.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/03\/APPROB_Metamorphosis_EPKweb1440x810_v01-768x432.jpg 768w, https:\/\/asteklima.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/03\/APPROB_Metamorphosis_EPKweb1440x810_v01.jpg 1440w\" sizes=\"(max-width: 450px) 100vw, 450px\" \/><\/p>\n<p>Jaialdia martxoaren 23an irekiko da, 20:00etan, Azkuna Zentroko auditoriumean, Bilbon, <strong>Nova Ami<\/strong> eta <strong>Velcrow Ripper<\/strong> zinegile kanadarren<strong> \u201cMetamorphosis\u201d<\/strong> (2018) film estatubatuarraren proiekzioarekin. Mundu osoko jaialdi espezializatuetatik igaro den dokumentalak, desagertzeko bidean dagoen natura ikusgarriaren eta zoragarriaren edertasunarengatik zirraragarriak diren irudiak eskaintzen ditu. Zintak plastikotasun ikaragarrizko irudiak inpaktu handiko beste batzuekin kateatzen ditu. Azken horietan lehorteak, suteek edo uholdeek orain arte ezagutu dugun guztia aurretik daramate.<\/p>\n<p><strong>KlimaFesten<\/strong> lehen edizio honek, gainera, Donostia Kulturaren lankidetza du Gipuzkoan, antolakuntzan parte hartzen duen erakunde gisa. Era horretan, inaugurazioko zinta hurrengo egunean, martxoaren 24an, 19:30ean, proiektatuko da Donostiako Antzoki Zaharrean. \u201cMetamorphosis\u201d planetari zuzendutako olerki bisuala da. Nova Amiren eta Velcrow Ripperen (Occupy Love) film ederrak pultsua hartzen dio gure Lurrari, eta aldaketa sakoneko une baten lekuko da: mundu baten galera eta beste baten sorrera. Irudi zoragarriz osatutako marea jarioaren bitartez, \u201cMetamorphosis\u201d-ek bide bat irekitzen du orainaldetik etorkizunera, eta ikuspegi berri eta ausarta eskaintzen du gizateriarentzat eta munduarentzat.<\/p>\n<p><img decoding=\"async\" class=\"alignright wp-image-3102\" src=\"https:\/\/asteklima.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/03\/FormatFactorySANTARIO_-3-300x200.jpg\" alt=\"\" width=\"450\" height=\"300\" srcset=\"https:\/\/asteklima.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/03\/FormatFactorySANTARIO_-3-300x200.jpg 300w, https:\/\/asteklima.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/03\/FormatFactorySANTARIO_-3-768x511.jpg 768w, https:\/\/asteklima.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/03\/FormatFactorySANTARIO_-3.jpg 1000w\" sizes=\"(max-width: 450px) 100vw, 450px\" \/><\/p>\n<p>Bilboko egoitzan ikusi ahal izango den zine programazioan \u201c<strong>Santuario<\/strong>\u201d (2019, ESP, \u00c1lvaro Longoria, 75&#8242;) dokumentala dago, <strong>Alvaro Longoriaren<\/strong> azken lana. Protagonistak eta ekoizleak Carlos eta Javier Bardem anaiak dira, eta Donostiako Nazioarteko Zinemaldiaren azken edizioan ikusi ahal izan zen. \u201cSantuario\u201d planetako azken eremu birjina babestera bideratutako kanpaina mediatiko, zientifiko eta politiko baten historia da. Greenpeacek ekimen horren bitartez markatutako helburua Antartikako Ozeanoan lurreko itsas santutegirik handiena sortzea da.<\/p>\n<p>Zintak, Bardem anaiak laguntzen ditu Arctic Sunrise itsasontzian; izan ere, Antartikako Santutegiaren kanpainako bozeramaile gisa, eskura dituzten tresnak erabili behar dituzte ekimen honetarako ahalik eta herritar gehienen babesa lortzeko. Ikus-entzuleak zientzia, politika eta sare sozialak uztartzen diren moduaren lekuko izango dira, azkenean erabaki politiko baten menpe egongo den ekimen hori ia 3 milioi pertsonak babestea lortzeko. Dokumental hau Bilbon ikusi ahal izango da hilaren 25ean \u2013Golem-Alhondiga zine aretoak, 20:00etan\u2013 eta Gasteizen 26an \u2013Florida zine aretoak, 20:00etan\u2013.<\/p>\n<p><strong><u><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignright wp-image-3096 size-medium\" src=\"https:\/\/asteklima.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/03\/16amaneceres-300x300.jpg\" alt=\"\" width=\"300\" height=\"300\" srcset=\"https:\/\/asteklima.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/03\/16amaneceres-300x300.jpg 300w, https:\/\/asteklima.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/03\/16amaneceres-150x150.jpg 150w, https:\/\/asteklima.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/03\/16amaneceres-768x768.jpg 768w, https:\/\/asteklima.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/03\/16amaneceres.jpg 1000w\" sizes=\"(max-width: 300px) 100vw, 300px\" \/>ESPAZIOTIK<\/u><\/strong><\/p>\n<p>Bilboko ikus-entzuleek <strong>\u201c16 amaneceres\u201d<\/strong> (2018, <strong>Pierre-Emmanuel le Goff<\/strong>, 117&#8242;) lan frantsesa ere ikusi ahal izango dute. Espaziora hegan egitea. Hori da Thomas Pesquet astronauta frantsesak errealitate bihurtu zuen ametsa, Kazakhstanen dagoen Baikonur kosmodromotik aireratu zenean. Lurretik 450 kilometroko altueran dagoen Espazioko Nazioarteko Estazioan, Pesquetek sei hilabete ematen zituen 50 eta 51 izeneko espedizioetako kide gisa. Urte erdi horretan, badirudi mundua ezezaguna den zerbaiterantz ari zela mugitzen. Egoera berezi horietan, elkarrizketa ezarri zen astronautaren eta &#8220;Printze txikiaren&#8221;, Antonie Saint-Exup\u00e9ry idazlearen obra bisionarioaren, artean. Thomasek Lurraren orbitan dagoen ikerketa zentro horretara eraman zuen liburua. Esperientzia hori islatzen da dokumental honetan.<\/p>\n<p>Azkenik, hilaren 26an, 19:30ean, <strong>Jennifer Baichwalen, Edward Burtynskyren <\/strong>eta<strong> Nicholas de Pencieren<\/strong> <strong>\u201cAnthropocene: The Human Epoch\u201d, <\/strong>(2018, KAN, 87&#8242;) dokumentala emango da Donostiako Antzoki Zaharrean. Filmak nazioarteko zientzialari talde baten \u2013Anthropocene Working Group\u2013 ikerketa lanaren jarraipena egiten du. 10 urteko ikerketaren ondoren, Holozenoaren garaia XX. mendearen erdialdean amaitu zela agerian geratu da, Antropozeno aroari (gizakiaren aroa) bide emanez. Garai geologiko horretan, ingurumen arloko aldaketak ez daude, neurri handi batean, indar naturalen mende, giza ekintzaren mende baizik.<\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignright wp-image-3099 size-medium\" src=\"https:\/\/asteklima.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/03\/antropoceno-300x194.jpg\" alt=\"\" width=\"300\" height=\"194\" srcset=\"https:\/\/asteklima.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/03\/antropoceno-300x194.jpg 300w, https:\/\/asteklima.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/03\/antropoceno-768x496.jpg 768w, https:\/\/asteklima.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/03\/antropoceno.jpg 860w\" sizes=\"(max-width: 300px) 100vw, 300px\" \/><\/p>\n<p>Horrek esan nahiko luke gizateriak borroka irabazi diola naturari, pertsona guztiak galtzaile izango garen borrokan. Mezu horrekin, Jennifer Baichwal eta Nicholas de Pencier zinegile kanadarrek, Edward Burtynsky argazkilari kanadarrarekin batera, elkarlaneko proiektu artistikoari ekin zioten. Zine arloko meditazio horretan argazki zirraragarriak eta aldi berean orekatuak nabarmentzen dira, eta baita ingurumen kontzientziazioaren aurreko konpromisoa ere.<\/p>\n<p><strong>KlimaFest,<\/strong> Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak eta Ingurumen Kudeaketarako Ihobe Sozietate Publikoak, URA \u2013 Uraren Euskal Agentziarekin eta beste erakunde publiko eta pribatu batzuekin lankidetzan, antolatutako Euskadiko Klima Aldaketaren II. Astearen, ASTEKLIMAren, barruan dago. ASTEKLIMAren bigarren edizioak ehundik gora jarduera biltzen ditu, gizartea arazo global horren inguruan kontzientziatzeko, planetaren suntsiketaren eta berotzearen aurrean sentsibilizatzeaz eta ekiteaz gain, ekimen orok, txikia izan arren, ingurunean eragin positiboa duela kontuan hartuta. Informazio guztia hemen dago eskuragarri: <a href=\"https:\/\/asteklima.eus\/eu\/klimafest\/\">https:\/\/asteklima.eus\/klimafest\/<\/a><\/p>\n<p><strong><u>AGENDA<\/u><\/strong><\/p>\n<table width=\"100%&quot;\">\n<tbody>\n<tr>\n<td valign=\"top\" width=\"25%\"><strong>MARTXOAK 23 <\/strong><\/p>\n<p>20:00 Azkuna Zentroko Auditorioa &#8211; BILBO (KlimaFest Irekia)<br \/>\n\u201c<strong>Metamorphosis<\/strong>\u201d (2018, AEB, Nova Ami, Velcrow Ripper, 85&#8242;)<br \/>\n<small>JBGA (Jatorrizko bertsioa gaztelaniazko azpitituluekin) \/Sarrera librea<\/small><\/td>\n<td valign=\"top\" width=\"25%\"><strong>MARTXOAK 24<\/strong><\/p>\n<p>20:00 Golem \u2013 Alhondiga (6. aretoa) \u2013 BILBO<br \/>\n\u201c<strong>16 Amaneceres<\/strong>\u201d (2018, FRA, Pierre-Emmanuel le Goff, 117\u2019)<br \/>\n<small>JBGA (Jatorrizko bertsioa gaztelaniazko azpitituluekin) \/Sarrera librea<\/small><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>19:30 Antzoki Zaharra &#8211; DONOSTIA<br \/>\n\u201c<strong>Metamorphosis<\/strong>\u201d (2018, AEB, Nova Ami, Velcrow Ripper, 85&#8242;)<br \/>\n<small>JBEA (Jatorrizko bertsioa euskarazko azpitituluekin) \/Sarrera librea<\/small><\/td>\n<td valign=\"top\" width=\"25%\"><strong>MARTXOAK 25<\/strong><\/p>\n<p>20:00 Golem \u2013 Alhondiga (1. aretoa) \u2013 BILBO<br \/>\n\u201c<strong>Santuario<\/strong>\u201d (2019, ESP, \u00c1lvaro Longoria, 75&#8242;)<br \/>\n<small>JBGA (Jatorrizko bertsioa gaztelaniazko azpitituluekin) \/Sarrera librea<\/small><\/td>\n<td valign=\"top\" width=\"25%\"><strong>MARTXOAK 26<\/strong><\/p>\n<p>19:30 Antzoki Zaharra &#8211; DONOSTIA<br \/>\n\u201c<strong>Anthropocene: The Human Epoch<\/strong>\u201d (2018, KAN, Jennifer Baichwal, Edward Burtynsky, Nicholas de Pencier, 87 &#8216;)<br \/>\n<small>JBGA (Jatorrizko bertsioa gaztelaniazko azpitituluekin) \/Sarrera librea<\/small><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>20:00 Florida zinema-aretoak (1. aretoa) \u2013 VITORIA \u2013 GASTEIZ<br \/>\n\u201c<strong>Santuario<\/strong>\u201d (2019, ESP, \u00c1lvaro Longoria, 75 &#8216;)<br \/>\n<small>JBGA (Jatorrizko bertsioa gaztelaniazko azpitituluekin) \/Sarrera librea<\/small><\/td>\n<\/tr>\n<\/tbody>\n<\/table>\n<p><u>Sarrera dohainik leku guztiak bete arte. Gonbidapenak leihatilan eskuragarri. <\/u><u> <\/u><\/p>\n<p><iframe src=\"https:\/\/www.youtube.com\/embed\/u1bbPazKqHs\" width=\"800\" height=\"450\" frameborder=\"0\" allowfullscreen=\"allowfullscreen\"><span data-mce-type=\"bookmark\" style=\"display: inline-block; width: 0px; overflow: hidden; line-height: 0;\" class=\"mce_SELRES_start\">\ufeff<\/span><\/iframe><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Martxoaren 23tik 26ra, ekoiztu berri diren film dokumentalak proiektatuko dira Bilboko Golem\u2013Alhondiga, Gasteizko Florida eta Donostiako Antzoki Zaharra zine-aretoetan. Sarrera doakoa izango da, eta gonbidapena leihatilan jaso beharko da, bihartik, hilaren 11tik, aurrera. Inaugurazio jardunaldia martxoaren 23an izango da, 20:00etan, Bilboko Azkuna Zentroko auditoriumean. \u201cMetamorphosis\u201d filma proiektatuko da, suntsitzen ari garenari buruzko Nova Ami eta [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":3,"featured_media":3088,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_acf_changed":false,"footnotes":""},"categories":[17],"tags":[],"class_list":["post-3108","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-eventos-eu"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/asteklima.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3108"}],"collection":[{"href":"https:\/\/asteklima.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/asteklima.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/asteklima.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/3"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/asteklima.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=3108"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/asteklima.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3108\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/asteklima.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/3088"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/asteklima.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3108"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/asteklima.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=3108"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/asteklima.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=3108"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}