{"id":25967,"date":"2025-10-18T11:00:04","date_gmt":"2025-10-18T09:00:04","guid":{"rendered":"https:\/\/asteklima.eus\/?p=25967"},"modified":"2025-10-17T15:06:34","modified_gmt":"2025-10-17T13:06:34","slug":"klima-azokak-euskadi-zeharkatuko-du-ekintza-klimatikoa-herritarrengana-hurbiltzeko","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/asteklima.eus\/eu\/klima-azokak-euskadi-zeharkatuko-du-ekintza-klimatikoa-herritarrengana-hurbiltzeko\/","title":{"rendered":"Klima Azokak Euskadi zeharkatuko du, ekintza klimatikoa herritarrengana hurbiltzeko\u00a0"},"content":{"rendered":"<p><strong>Urriaren 17tik 26ra, ASTEKLIMA Euskadiko Klima eta Energiaren Astea egingo da EAEko hiru lurraldeetan, eta ekimenaren ardatz nagusietako bat Klima Azokak izango dira. Azoka ibiltari horien bidez, Euskadiko plazak eta espazio publikoak topagune bihurtuko dira, eta lurra planeta zaintzeko eta eredu energetiko jasangarriago baterantz urratsak egiteko baliabideak eskainiko zaizkie herritarrei, modu ludiko eta praktikoan.\u00a0<\/strong><\/p>\n<p><!--more--><\/p>\n<p><span data-contrast=\"auto\">Klima Azokak hezkuntza- eta dibulgazio-proposamen ugari eskainiko ditu: tailer elkarreragileak, material informatiboak, energiari eta klima-aldaketari buruzko jokoak, dinamika parte-hartzaileak eta opari jasangarriak. Azoken helburua da ingurumenari buruzko ezagutza herritarrei modu atsegin eta praktikoan hurbiltzea, eguneroko ekintza txikiek eredu energetiko arduratsuago eta iraunkorrago bat eraikitzen laguntzen dutela bistaratuz.<\/span><span data-ccp-props=\"{&quot;335559738&quot;:240,&quot;335559739&quot;:240}\">\u00a0<\/span><\/p>\n<p><span data-contrast=\"auto\">Gainera, jarduera guztiak doakoak, irekiak eta irisgarriak dira, eta ez da aurretiaz izena eman behar. Adin guztietako herritarrek \u2014haurrak, familiak, gazteak eta helduak\u2014 libreki parte hartu ahal izango dute, ingurumenean duten eragina murrizteko modu berriak ezagutzeko eta klimari eta energiari buruzko esperientziak partekatzeko. Hitzordu bakoitza topagune, ikaskuntza eta ekintza klimatiko kolektiborako espazio bilakatuko da horrela.<\/span><span data-ccp-props=\"{&quot;335559738&quot;:240,&quot;335559739&quot;:240}\">\u00a0<\/span><\/p>\n<p><span data-contrast=\"auto\">Klima Azokak hiru lurraldeetako hamar udalerritan izango dira: Hernani (urriaren 17an), Getxo (urriaren 18an), Irun (urriaren 19an), Zalla (urriaren 20an), Amurrio (urriaren 21ean), Arrasate (urriaren 22an), Legazpi (urriaren 23an), Mungia (urriaren 24an), Ortuella (urriaren 25ean) eta Sobr\u00f3n (Lantaron, urriaren 26an). Udalerri bakoitzeko jarduerak udalek sustatuko dituzte, eta kasu batzuetan, Ekoetxea sareko ingurumen-zentroek, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, hartuko dute parte.\u00a0<\/span><span data-ccp-props=\"{&quot;335559738&quot;:240,&quot;335559739&quot;:240}\">\u00a0<\/span><\/p>\n<p aria-level=\"3\"><b><span data-contrast=\"none\">Klima Azoka 2025en egutegia<\/span><\/b><span data-ccp-props=\"{&quot;134245418&quot;:false,&quot;134245529&quot;:false,&quot;335559738&quot;:280,&quot;335559739&quot;:80}\">\u00a0<\/span><\/p>\n<ul>\n<li><b><span data-contrast=\"auto\">Hernani (urriaren 17a) \u2013 <\/span><\/b><span data-contrast=\"auto\">Plaza Berri. Antolatzailea: Hernaniko Udala.<\/span><\/li>\n<li><b><span data-contrast=\"auto\">Getxo (urriaren 18a) \u2013 <\/span><\/b><span data-contrast=\"auto\">Algortako Geltokiaren plaza. Antolatzailea: Getxoko Udala.<\/span><\/li>\n<li><b><span data-contrast=\"auto\">Irun (urriaren 19a) \u2013 <\/span><\/b><span data-contrast=\"auto\">Ekoetxea Txingudiko piknik gunea. Antolatzaileak: Ekoetxea Txingudi eta Irungo Udala.<\/span><\/li>\n<li><b><span data-contrast=\"auto\">Zalla (urriaren 20a) \u2013 <\/span><\/b><span data-contrast=\"auto\">Ama Irlandarrak plaza. Antolatzailea: Zallako Udala.<\/span><\/li>\n<li><b><span data-contrast=\"auto\">Amurrio (urriaren 21a) \u2013 <\/span><\/b><span data-contrast=\"auto\">Juan de Urrutia plaza. Antolatzailea: Amurrioko Udala.<\/span><\/li>\n<li><b><span data-contrast=\"auto\">Arrasate (urriaren 22a) \u2013 <\/span><\/b><span data-contrast=\"auto\">Azoka estalia. Antolatzailea: Arrasateko Udala.<\/span><\/li>\n<li><b><span data-contrast=\"auto\">Legazpi (urriaren 23a) \u2013 <\/span><\/b><span data-contrast=\"auto\">Laubide auzoa (oinezkoen kalea). Antolatzailea: Legazpiko Udala.<\/span><\/li>\n<li><b><span data-contrast=\"auto\">Mungia (urriaren 24a) \u2013 <\/span><\/b><span data-contrast=\"auto\">Matxin plaza. Antolatzailea: Mungiako Udala.<\/span><\/li>\n<li><b><span data-contrast=\"auto\">Ortuella (urriaren 25a) \u2013 <\/span><\/b><span data-contrast=\"auto\">San Nikolas plazako pilotalekua. Antolatzailea: Ortuellako Udala.<\/span><\/li>\n<li><b><span data-contrast=\"auto\">Sobr\u00f3n (Lantaron, urriaren 26a) \u2013 <\/span><\/b><span data-contrast=\"auto\">Ekoetxea A\u00f1ana-Sobr\u00f3n-eko kotxetegiak. Antolatzaileak: Ekoetxea A\u00f1ana-Sobr\u00f3n eta Sobrongo Udala.<\/span><\/li>\n<\/ul>\n<p><b><span data-contrast=\"none\">ASTEKLIMA 2025, Euskadiko Klima eta Energiaren Astea<\/span><\/b><span data-ccp-props=\"{&quot;134245418&quot;:false,&quot;134245529&quot;:false,&quot;335559738&quot;:280,&quot;335559739&quot;:80}\">\u00a0<\/span><\/p>\n<p><span data-contrast=\"auto\">Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak, Ihoberen eta Energiaren Euskal Erakundearen (EEE) bidez, bultzatutako ekimena da <\/span><span data-contrast=\"auto\">ASTEKLIMA. Aurtengo edizioan 200dik gora jarduera egingo dira hiru lurralde historikoetan, doan eta publiko orokorrarentzat. Helburua gizartea klima-aldaketaren aurrean mobilizatzea da, karbono gutxiko eredu energetiko baterantz bidea egiteko.<\/span><span data-ccp-props=\"{&quot;335559738&quot;:240,&quot;335559739&quot;:240}\">\u00a0<\/span><\/p>\n<p><span data-contrast=\"auto\">Egitarauan hitzaldiak, tailerrak, erakusketak, eskola-jarduerak, ipuin-kontalariak, proiekzioak, ibilaldi gidatuak eta aire zabaleko esperientziak jaso dira, guztiak, ezagutzatik ekintzara igarotzeko.<\/span><span data-ccp-props=\"{&quot;335559738&quot;:240,&quot;335559739&quot;:240}\">\u00a0<\/span><\/p>\n<p><span data-contrast=\"auto\">Jarduera guztiak biltzen dituen agenda eskuragarri dago <a href=\"https:\/\/asteklima.eus\/eu\/2025eko-edizioa\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">ASTEKLIMAren webgunean<\/a>.<\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Urriaren 17tik 26ra, ASTEKLIMA Euskadiko Klima eta Energiaren Astea egingo da EAEko hiru lurraldeetan, eta ekimenaren ardatz nagusietako bat Klima Azokak izango dira. Azoka ibiltari horien bidez, Euskadiko plazak eta espazio publikoak topagune bihurtuko dira, eta lurra planeta zaintzeko eta eredu energetiko jasangarriago baterantz urratsak egiteko baliabideak eskainiko zaizkie herritarrei, modu ludiko eta praktikoan.\u00a0<\/p>\n","protected":false},"author":14,"featured_media":25692,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_acf_changed":false,"footnotes":""},"categories":[3],"tags":[],"class_list":["post-25967","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-uncategorized-eu"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/asteklima.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/25967"}],"collection":[{"href":"https:\/\/asteklima.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/asteklima.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/asteklima.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/14"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/asteklima.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=25967"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/asteklima.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/25967\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":25970,"href":"https:\/\/asteklima.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/25967\/revisions\/25970"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/asteklima.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/25692"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/asteklima.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=25967"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/asteklima.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=25967"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/asteklima.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=25967"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}