EGIN BAT ERRONKA KLIMATIKOAREKIN ASTEKLIMAN!

Erronka lehiaketa dibertigarri bat da, eta herritarrak elkartzen ditu ekintza klimatikoan lan egiteko🌱🌎.

Lehiaketa erraza da: erronkarekin bat egin behar da, eta, 21 egunez, jarduera batzuk egin gure karbono-aztarna murrizteko mugikortasunari (esaterako, oinez ibiltzea, bizikletan joatea edo garraio publikoa erabiltzea), birziklapenari eta etxeko jasangarritasunari dagokienez. Horrela, puntuak lortuko dira, sailkapenean gora egingo da, eta sariak lortu ahal izango dira; adibidez, 4 lagunentzako asteburu jasangarri bat, zinemarako sarrerak eta produktu jasangarrien saski bat.

Zer egin behar dut hasteko?

Eskaneatu QR kodea

Deskargatu Liight aplikazioa

Erregistratzeko, joan AppStore-ra eta sakatu Hasi mugikorrean

Sortu erabiltzaile bat eta, telefonoak eskatzen badu, idatzi IHOBE23 ongietorri-kodea

Onartu kokapen- eta detekzio-baimenak

Hasi jarduera jasangarriak egiten; erregistratuta gera daitezen, jarduera sakatu beharko duzu

Joan fitxara

Egin klik erronkan

Erabili “Lehiatu” ataleko aparteko puntuak eta egin bat harekin beste sari batzuk jasotzeko

Beste zalantza batzuk

Zer jarduera egin ditzaket puntuak lortzeko?

“Jarduera” fitxan aurkituko dituzun jarduera jasangarri guztien bidez lor ditzakezu puntuak. Zure kokapen geografikoaren arabera, hainbat mugikortasun-jarduera izango dituzu eskuragarri (esaterako, oinez ibiltzea, bizikletan joatea edo garraio publikoa erabiltzea), baita birziklapena kontabilizatzeko eta etxean jasangarria izateko jarduerak ere.

Aukeratu aipatutako jardueretako bat, sakatu Hasi, eta aplikazioa detektatzen hasiko da.

Beti erregistratu behar dut nire jarduera?

Erregistratuta geratzeko, hasiera eta amaiera izan behar dute jarduerek. Hala ere, mugikorra poltsikoan badaramazu soilik detekta daitezke oinez ibiltzeko eta bizikletan joateko jarduerak; horretarako, aktibatu detekzio automatikoa “Profila” fitxan edo mugikorraren konfigurazioan. Jarduera kontuan izateko, mugikorreko osasun-aplikazioetara konektatzen da Liight, zuk aplikazioan ezer egin behar izan gabe (Apple Health edo Google Fit, besteak beste).

Zer lortzen dut detekzio automatikoarekin?

Mugikorreko osasun-datuei baimena ematen badiezu (Apple Health edo Google Fit, besteak beste), oinez ibiltzeko detekzio automatikoa aktibatuko da Liight aplikazioarekin.

Sinkronizazioa ez da berehalakoa; batzuetan, 48 ordu ere behar izan ditzake gailu mugikorraren arabera. Baina ez kezkatu, puntu guztiak iritsiko dira, eta profileko jardueren historian ikusi ahal izango dituzu!

Nola erregistratzen dut mugikortasun-jarduera bat kalean?

1. “Jarduera” pantailan, eskuragarri dauden jarduera guztiak aurkituko dituzu.

2. Mugikortasun-jarduera bat hasteko, hautatu egin behar duzu, eta “Hasi jarduera” sakatu.

3. Jarduera amaitzeko, eten ezazu, haren goiko eskuin-ertzean dagoen ikono urdina sakatuta.

Zer alde dago ⚡ eta 💡 puntuen artean?

⚡ esperientzia-puntuak dira. Haiei esker, gora egin ahal izango duzu erronken sailkapenetan, “Lehiatu” fitxan. Zein postutan zaude orain?

💡 liight-ak dira, gure txanpon birtuala. Puntu horiek “Market” fitxan erabili ahal izango dituzu, sariak lortzeko eta zozketetan parte hartzeko.

Non ikus ditzaket nire puntuak edo nire jarduera?

“Nire profila” atalean, bai liight-ak, bai murriztu dituzun CO2 kg-ak ikusi ahal izango dituzu. Aplikazioan erregistratutako jarduera guztien historia ere ikus dezakezu.

Zergatik ez zait kontuan hartu jarduera?

Baliteke jarduera gauzatu bitartean mugikorrak estaldura ona eduki ez izatea (adibidez, metroaren zati sakon batzuetan), edo, jarduera automatikoen kasuan, behar bezala konfiguratuta ez egotea, eta horregatik gertatu izatea errore hori.

Arazorik izanez gero, hemen izango gaituzu: “Nire profila” > “Hitz egin gurekin” ” Horrela, zure erabiltzaileari begiratuta jakingo dugu nor zaren, eta bizkorrago eta modu pertsonalizatuan lagundu ahal izango dizugu.

Nola alda dezaket erabiltzaile-izena aplikazioan?

Aldatu nahi baduzu, joan “Profila” -> “Editatu profila”-> “Editatu goitizena” atalera.

(Gogoratu ezin duela izan tiletik, ezta karaktere alfanumerikorik ere)

Nola dakit zozketaren bat irabazi dudan?

Zozketaren txartelean bertan agertuko da irabazlea. Irabazleetako bat bazara, 24-48 orduko epean jarriko gara zurekin harremanetan, aplikazioan erregistratzeko erabili zenuen helbide elektronikora idatzita.

Zer gertatzen da nire pribatutasunarekin jarduerak egitean?

Pribatutasun-politikak eta DBEO direla-eta, erabiltzaileen datuak, haien jarduerak eta aplikazioaren bidez bidaltzen dituzten argazkiak erabat konfidentzialak eta anonimizatuak dira. Liight-ek ez ditu kanpoko inorekin edo enpresarekin partekatuko; barne-baliozkotzea egiteko baino ez dute balio.

Dokumentu honetan zure zalantza argitu ez badugu, hona jo dezakezu:

  • Liight aplikazioaren bidez: “Nire profila” > “Hitz egin gurekin!”
  • Posta elektroniko bidez: hello@liight.es

Eskerrik asko!